Atzo, Donapeako Oinarrizko Mailako 1. mailako ikasleok eta irakasleok, Nafarroako Memoriaren Institutuak eta Foru Gobernuko Memoria eta Bizikidetza Departamentuak bultzatutako Memoria duten Eskolak programaren barruan, Rozalen artistarekin topaketa batean parte hartu genuen. Solasaldia, Mendillorriko Civivox aretoan izan zen: Rozalenek duen Giza eskubideen, gutxiengoen eta komunitate behartsuenen aldeko inplikazio eta konpromiso pertsonal eta soziala ikusteko parada […]
Noticias Inglés - Comunes
Memoria duten eskolen sarea: Askatasunaren botilen martxa
Donapeako Oinarrizko Mailako ikasle eta irakasleok, Nafarroako Gobernuko Memoria duten eskolen sarean barna, aurtengo Askatasunaren botilen martxan parte hartu dugu, Ezkaba mendia-Sorauren, eta Sorogain-Urepel artean (225-Ibilbide Luzearen lehenengo eta azken etapa, hain zuzen ere). 1938ko maiatzaren 22an, Espainian Gerra Zibila hasi eta handik ia bi urtera, Ezkabako Gotorlekutik, Errepublikarekiko leialak ziren 795 presok ihes egin […]
Erromesak elkarrizketatzen – OM
Donapeako Oinarrizko Mailaan, gure ikastetxetik gertu garatzen den kultur ondare immaterialarekin lotutako aukerak baliatzen ditugu, funtsezko gaitasunak garatzeko. Horri, gure ikasleen profil eleanitza gehitzen badiogu, emaitza honako hau daukagu: Donapeatik igarotzean Donejakue bidea (Zubiritik-Lizarrarako etapa) egiten ari diren pertsonei elkarrizketak egiten dizkiegu ingelesez, eta grabatu egiten ditugu. Horrela, ingelesezko ahozkoa praktikatzen dugu, jarduera motibatzaile bat […]
Lehen sorospen tailerra Oinarrizko Mailan
Pasa den astean, Oinarrizko Mailako ikasleek, gelan, larrialdietarako eta lehen sorospenetarako tailer praktiko bat egiteko aukera izan zuten. Nafarroako Gobernuko Suhiltzaile Zerbitzuko kide den Enrikek burutu zuen tailerra. Ikastaroan zehar, Oinarrizko Mailako ikasleek larrialdi-egoera baten aurrean egin beharreko maniobrak gogoratu eta egin zituzten, baita egin beharreko ekintzak ere. Horretaz gain, Donapeako A eraikinaren erreprografia gelaren […]
RAP ikasgelan, Donapeako ikasleek sortuta, kantatuta eta grabatuta.
Donapeako Bideo disc-jockey eta Soinu Erdi Mailako eta Oinarrizko Mailako ikasleek, lan egin dute elkarrekin gelan. Oinarrizko Mailako ikasleek RAP kanta bat sortu dute, Bideo disc-jockey eta Soinukoek grabaketari ekion diote. Jarduera hau, Rapoesia hezkuntza proiektuaren barruan dago, bere zazpigarren edizioan. Bertan, ehunka ikasle nafarrek parte hartzen dute, musika eta nahiak uztartuz, hau da, ikaskuntza […]
Graffiti tailerra Oinarrizko Mailan.
Donapeako Oinarrizko Mailan, herritartasun demokratiko bat sortzearen alde gaude; memoria historikoa landu eta horrekin loturiko hainbat jarduera egiten ditugu. Oraingo honetan, Taxio Ardanaz artista ospetsua gurera hurbildu da. Taxiok, gatazka-prozesu historiko jakin batzuetan sortutako adierazpen plastikoak lantzen ditu; hori dela eta, II Errepublikan eta Gerra Zibilean sortutako horma-karteletatik abiatuta, burutu dugun graffiti kartel kolektibo batean […]