Zer da Konpetentzien Egiaztatzea?
Lan-esperientziaren bitartez eta/edo prestakuntzako bide ez-formalen bitartez eskuratu diren konpetentzia profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura da.
Prozedura hau lanean urteetan zehar lanbide batean ikasi dutena egiaztatzeko dokumentu ofizialik ez duten langileei zuzenduta dago.
ACCren helburua:
- Pertsonek duten konpetentzia profesionalak ebaluatzea.
- Konpetentzia profesionalak egiaztatu, bere lan aukerak hobetzeko.
- Pertsonei bere bizitzaren bitarteko ikasketa erraztu eta bere kualifikazio profesionala handitu. Formazio gehiagorekin LHko titulua lortu dezake.
Parte hartzeko eskakizunak
- Espainiar nazionalitatea edo Europar batasuneko herritarra edo Estatuan bizilekua izateko baimena.
- Gutxieneko adina: I maila (OLH): 18 urte / II maila (EM) eta III maila (GM): 20 urte
- Lan-esperientzia (azken 15 urteak): I maila: 2 urte eta 1200 ordu / II maila eta III maila: 3 urte eta 2000 ordu edota prestakuntza ez-formala (azken 10 urteak).
- Gehiago (baleude).
Donapeako Familia Profesionalak
Donapea IIP ikastetxean irakasten diren famili profesionalen zerrenda hurrengoa da. Zerrenda honetatik kanpo daudenei ez zaie hartatuko.
- Administraritza
- Automozioa
- Elektronika
- Kimika
- Irudi eta Soinua
Eskeintzaren detaileak web orri honen Hezkuntza eskaintza atalean ikusi ditzakezu.
Esteka interesgarriak
ACC – PEAC Informazio orokorra | Informazio orokorra Nafarroan. Informazio orokorra todoFPn (MEFP) |
Egiaztagiriaren identifikazirako laguntzailea. | Egiaztagiriaren identifikazirako laguntzailea, hautagaiak, lan-esperientziaren prestakuntzaren arabera zer egiaztatu dezakeen jakiteko. |
Kontaktua
Kontaktuan jartzeko, Zuzendariordetzara jo (Unai Ijurko) 948198653 telefonora deituz edo cipdonapea-acredita@educacion.navarra.es helbidera korreoa bidaliz.