IKASTURTEA GAINDITZEN DUEN IKASLEGOA
Ikasturtea gainditzen duen ikaslegoari matrikula (osaturik) posta elektronikoz bidaliko zaie.
DONAPEAN LEHENENGOZ MATRIKULATZEN DEN IKASLEGOA
Prozesua erregulatzen duen araudiaren arabera, hurrengo urratsak ditu:
- Izen ematea: Nahi diren ikasketak eskatzen dira. Esteka.
- Parte hartzearen baieztapena. EKAINAREN BUKAERA ARTE. (Batazbesteko nota aurkeztu ez zutenek, epe honetan aurkezten ahal dute):
- Plazen banaketa (normalean uztailan egiten da). Hezkuntzak araudiaren baremoa erabiliz onartuen zerrendak plazaratzen ditu. (Lehenengo zerrenda uztailan, abuztuan eta irailan 3. eta 4. zerrendak).
- Matrikula (normalean uztailan): Izen ematea formalizatzen da. (3. eta 4. zerrendetan onartutako ikaslegoak matrikula abuztuan eta irailan egin behar du.
Ikasle guztiek derrigorrez ikasturterako plazaratutako epeetan matrikulatu behar dira. Matrikula ez bada epe barruan egiten, lortutako plaza galtzen da.
MATRIKULA
Behekaldean dauden estekatan matrikula egiteko inprimakiak deskargatzen ahal dira. Inprimakia bete eta ordainketa egin behar da matrikula egin baino lehen. NANaren kopia, inprimakia beteta eta ordainketaren justifikantea Donapeako bulegoetan aurkeztu behar da. Matrikula nahitaez modu presentzialean egin behar da.
Matrikula imprimakien deskarga
Ordainketa LaCaixa-ko kajeroetan egiteko jarraibideak (edozein banketxeko txartelarekin egin daiteke)
Ordainketak LaCaixa-n telefono mugikorrez egiteko jarraibideak
