Goi-mailako heziketa-zikloak bi ikasturteko iraupena duten ikasketak dira, eta goi-mailako teknikariaren titulua lortzea ahalbidetzen dute. Sektore profesional bakoitzean gaitasun eta kualifikazio handiagoko profesionalak prestatzea da helburua. Horretarako, espezialitate bakoitzaren alderdi teknikoak menderatzeaz gain, sektore profesionalaren ikuspegi zabalagoa ere eskuratzen da.
Egitura eta antolamendua:
Iraupena: 2.000 ordu, bi ikasturte.
Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko konpetentzia-atalei lotutako moduluak (ikasgaiak) osatzen dituzte.
Lantokiko prestakuntzako modulua.
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako heziketa-zikloetako lehen mailan, oro har, 20 plaza ezartzen dira talde bakoitzeko, honako titulazio hau duten ikasleentzat:
- Taldea. Batxilergoa – 12 plaza
- Taldea. Erdi-maila – 6 plaza
- Taldea. Proba – 2 plaza