Donapeako Oinarrizko Mailaan, gure ikastetxetik gertu garatzen den kultur ondare immaterialarekin lotutako aukerak baliatzen ditugu, funtsezko gaitasunak garatzeko. Horri, gure ikasleen profil eleanitza gehitzen badiogu, emaitza honako hau daukagu: Donapeatik igarotzean Donejakue bidea (Zubiritik-Lizarrarako etapa) egiten ari diren pertsonei elkarrizketak egiten dizkiegu ingelesez, eta grabatu egiten ditugu. Horrela, ingelesezko ahozkoa praktikatzen dugu, jarduera motibatzaile bat […]
Noticias Inglés - Comunes
Lehen sorospen tailerra Oinarrizko Mailan
Pasa den astean, Oinarrizko Mailako ikasleek, gelan, larrialdietarako eta lehen sorospenetarako tailer praktiko bat egiteko aukera izan zuten. Nafarroako Gobernuko Suhiltzaile Zerbitzuko kide den Enrikek burutu zuen tailerra. Ikastaroan zehar, Oinarrizko Mailako ikasleek larrialdi-egoera baten aurrean egin beharreko maniobrak gogoratu eta egin zituzten, baita egin beharreko ekintzak ere. Horretaz gain, Donapeako A eraikinaren erreprografia gelaren […]
RAP ikasgelan, Donapeako ikasleek sortuta, kantatuta eta grabatuta.
Donapeako Bideo disc-jockey eta Soinu Erdi Mailako eta Oinarrizko Mailako ikasleek, lan egin dute elkarrekin gelan. Oinarrizko Mailako ikasleek RAP kanta bat sortu dute, Bideo disc-jockey eta Soinukoek grabaketari ekion diote. Jarduera hau, Rapoesia hezkuntza proiektuaren barruan dago, bere zazpigarren edizioan. Bertan, ehunka ikasle nafarrek parte hartzen dute, musika eta nahiak uztartuz, hau da, ikaskuntza […]
Graffiti tailerra Oinarrizko Mailan.
Donapeako Oinarrizko Mailan, herritartasun demokratiko bat sortzearen alde gaude; memoria historikoa landu eta horrekin loturiko hainbat jarduera egiten ditugu. Oraingo honetan, Taxio Ardanaz artista ospetsua gurera hurbildu da. Taxiok, gatazka-prozesu historiko jakin batzuetan sortutako adierazpen plastikoak lantzen ditu; hori dela eta, II Errepublikan eta Gerra Zibilean sortutako horma-karteletatik abiatuta, burutu dugun graffiti kartel kolektibo batean […]
Ahozko narrazioa, irakurketa sustatzeko kanpaina
Irakurzaletasuna ahozko tradiziotik hasten da. Donapeako Oinarrizko Mailako 1.mailako ikaslegoak dakien bezala, ahozko narrazioa irakurketa sustatzeko funtsezko estrategia da. Hori dela eta, Iruñeko Udalak hiriko ikastetxeei zuzendutako irakurketa sustatzeko kanpainan parte hartzeko parada izan genuen bigarren aldiz joan den ostiralean. Izaskun Mujika aktorea, narratzailea eta joko dramatikoko irakaslea da. Oinarrizko Mailako gelara etortzera gonbidatu […]
Oinarrizko Mailako ikasleak, Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusian
Giza Eskubideen Astea dela eta, Donapeako IIPko Oinarrizko Graduko 1. J mailako ikasleak eta bi irakasle Blanca Burusco Nafarroako Gobernuko Biktimei Laguntzeko Bulegoko arduradunarekin bildu gara. Nafarroako Gobernuak aurten eskuin muturreko indarkeriaren 12 biktima aitortzeko eta horiei ordaina emateko egin duen ekitaldi publikoaz hitz egin dugu, baita torturaren biktima gisa aitortua izateko jarraitu beharreko prozesuaz […]