Maiatzak 30ean itxiera eman genion Soberakinak Lagun proiektuari Erdi Mailako Administrazio Kudeaketa 1. mailako ikasleen eskutik. Ekitaldiara Jaki Tokiko kideak gerturatu ziren, azoketan bildutako dirua Txantreako Janaritegi Komunitarioari ematea adostu baigenuen. Mila esker gerturatu zineten guztioi eta proiektua aurrera ateratzea posible egin zenutenoi! Prentsa oharra (gaztelaniaz)
Noticias administrativo
Kontsumoari eta arbitrajeari buruzko hitzaldia – Administratibo
Maiatzaren 24an Administrazio Kudeaketako zikloko 1. mailako eta Administrazio eta Finantzetako zikloko 1. mailako ikasleek Kontsumo eta Arbitrajeko Kontzeptu Orokorrei buruzko hitzaldi bat jaso dute. Bertan, Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuko kideek arbitrajea gatazkak konpontzeko mekanismo gisa zertan datzan azaldu diete ikasleei. Hitzaldi hau Nafarroako Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzua egiten ari den Fairness proiektuaren parte […]
Ilargia, Berrikuntza proiektuaren aurkezpena Donapean
Beraien irakasleekin batera, Donapea IIPko Administrazio Zerbitzuen zikloko Oinarrizko Mailako ikasleek, berrikuntza proiektu bat egin dute ikasturte honetan. Ikasgelan eta ikasgelatik kanpo egindako jarduera ugarien hizpidea Ilargia izan da, non astro horrek hainbat alderditan duen eragina azaltzen zen. Azken produktu gisa, zurezko selenoskopio erraldoi bat diseinatu eta eraiki dugu, gauez eta egunez egun Ilargiaren zein […]
ADMko ikasleek Emausko Trapuketariak bisitatu dituzte
Administrazio Kudeaketako Euskarako eta Gaztelaniako ikasleak Emauseko Trapuketariak ikustera joan ziren. Jarduera hau ikasleek hirugarren hiruhilekoan egiten duten Soberakinak Lagun modulu arteko proiektuaren barruan dago. Bisitan, ikasleek Emausko Traperoek Nafarroan egiten duten lana ikusi eta Ekonomia Zirkularraz kontzientziatu ahal izan zuten.
Soberakinak lagun – Donapea azokara doa!
Donapeako Erdi Mailako Administrazio Kudeaketako 1. mailako ikasleak ekonomia zirkularrean oinarritutako proiektu batean lanean ari dira. Proiektu intermodular honek Soberakinak Lagun du izena eta bere helburu nagusia ikasleek kurtsoan zehar ikasitakoa errealitatean aplikatzea da. Bertan, bigarren bizitza baterako prest dauden produktuak biltzen dituzte, prezio sinboliko batean saltzen dituzte eta bildutako dirua beraiek aukeratutako elkarte bati […]
ADMko oinarrizko graduko ikasleen egonaldia Italian, Erasmus+ programaren barruan
Erasmus + programaren barruan, Oinarrizko Mailako (Administrazio Zerbitzuen Zikloa) bigarren mailako ikasleek, irakaslearekin batera, 2024ko apirilaren 4tik 13ra Italian Erasmus + programaren mugikortasun batean parte hartzeko aukera izan dute. Italiako harrera-erakundea Parmako Pietro Giordani Lanbide Heziketako Institutua izan da. Ikastetxeak ziklo hauek ditu: Ekonomiko-turistikoa, soziosanitarioa, zerbitzu komertzialak eta web community. La institución de […]