Joan den asteartean, otsailaren 4an, ROC MIDDEN zentroko 4 irakasle holandarren bisita jaso genuen. Haiekin batera, Cristina Aranda, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketako Nazioartekotze Bulegoko burua. Bisitaren helburua Kimikaren arloko etorkizuneko lankidetzetarako harremanak ezartzea zen, baita iraupen laburreko eta/edo luzeko ikasleak eta irakasleak mugitzeko aukera aztertzea ere. Gure ikastetxean gustura egotea eta etorkizun hurbilean proiektu bateratuak […]
NUPen mugikortasun elektrikoari buruzko hitzaldia – TMV
Automobilgintzako ikasleek NUPeko dibulgazio zientifikoko hitzaldi bat jasoko dute, David Elizondo Martínez Ingeniaritza Elektriko, Elektroniko eta Komunikazio Saileko doktoratu ondoko kontratatuaren eskutik. UPNA – INGEPER taldea.
Graffiti tailerra Oinarrizko Mailan.
Donapeako Oinarrizko Mailan, herritartasun demokratiko bat sortzearen alde gaude; memoria historikoa landu eta horrekin loturiko hainbat jarduera egiten ditugu. Oraingo honetan, Taxio Ardanaz artista ospetsua gurera hurbildu da. Taxiok, gatazka-prozesu historiko jakin batzuetan sortutako adierazpen plastikoak lantzen ditu; hori dela eta, II Errepublikan eta Gerra Zibilean sortutako horma-karteletatik abiatuta, burutu dugun graffiti kartel kolektibo batean […]
Gas industrialei buruzko hitzaldia – TMV
Automobilgintzako ikasleek gas industrialen arriskuei buruzko hitzaldi tekniko bat jasoko dute, Isaac Amarok emana, Enfasegas enpresako hizlaria.
Turbokonpresoreei buruzko hitzaldi teknikoa – TMV
Automobilgintzako ikasleek ibilgailuetan muntatzen diren turbokonpresoreei buruzko hitzaldi teknikoa jasoko dute, Borg Automotive enpresaren eskutik.
Erasmusa Lycée Guynemer Frantziako ikastetxearekin
Joan den asteartean, urtarrilaren 21ean, Lycée Guynemer ikastetxe frantseseko 7 ikasleren bisita jaso genuen (Erasmus+ programaren barruan). Gurekin egongo dira bi astez, hainbat jarduera partekatuz: elektronika, ibilgailuen eloktronekanika, karrozeria, DJ saio bat eta bideojokoekin lotutako jarduerak, besteak beste. Errege Bardeak eta Udaletxea ere bisitatuko dituzte eta Iruñera bisita gidatua egingo dute. Martxoan zehar, Telekomunikazio Instalazioetako […]