Donapea IIPren Ekintzailetzaren Astearen barruan, Hezkuntza Sailaren INIZIA proiektuko funtsekin Prestakuntza eta Lan Orientazioko Departamentuak antolatua, abenduaren 16an, asteartea, Antonio Zigandak, Postres Artesanos Ultzama enpresaren sortzaileetako batek, hitzaldi bat eman zuen.
Enpresa horrek asko lagundu du eskualdeko industria-garapenean. Bertan, ikasleei azaldu zien zergatik erabaki zuen beste senide batzuekin batera ekitea, nork lagundu zion, zer laguntza jaso zituen, enpresa sortzeko urratsak, prozesu osoan zehar bizi izan zituen esperientzia barregarri eta biziekin. Gaur egun, enpresak 30 urte daramatza martxan, eta hasi ziren 8 langileetatik 40 baino gehiago ditu gaur egun.
Eskerrik asko, Antonio zure bisitagatik eta hurrengo ikasturtean zure zain gaude!!!



