Oinarrizko Graduko irakasle batek Erasmus + esperientzia batean parte hartu zuen otsailaren 13tik 17rako astean, Nafarroako Lanbide Heziketa Bereziko ikastetxeetako 5 irakasle eta 2 orientatzailerekin batera. Bisita teknikoaren helburua ikasle kalteberak eskolatzen diren Lanbide Heziketako ikastetxeetan jardunbide egokiak ezagutzea izan da. Portugalen, Lanbide Heziketako Oinarrizko Gradua osatzen duten ikastaroei Educação e Formação (CEF) deitzen zaie. […]
Karrozeriako eta Elektromekanikako EMko ikasleek MANN+Hummel Ibérica eta Centro Zaragoza bisitatu dituzte
Otsailaren 14an, Karrozeriako eta Ibilgailuen Elektromekanikako erdi-mailako ikasleek MANN+HUMMEL IBÉRICA eta Centro Zaragoza enpresak bisitatu zituzten, biak Zaragozako probintzian. Esperientzia pozgarria izan zen. Eskerrak eman nahi dizkiegu bi enpresei.
Frantziako Guynemer Institutuarekin elkar-trukea
Urtarrilean, Telekomunikazioetako Erdi Mailako bigarren zikloko ikasleek Erasmus truke batean parte hartu zuten Guynemer institutuko ikasleekin. Institutua eta bere funtzionamendua ezagutzeaz gain, ikasleek enpresa ezberdinak ezagutu ahal izan zituzten (Lindt eta Mecalab) eta leku enblematikoak bisitatu zituzten, hala nola Camp de Gurs (XX. mendearen erdialdeko errefuxiatu-esparrua), Somport eta Bordeleko tunela, non asteburua igaro zuten. Institutuan […]
ADMko OLHko ikasleen bisita Andraize eta Agropekuariara
Andraizeko bisita ugalketa-prozesuaren gaiarekin erlazionatu dugu eta duten gazte-programa ere ezagutu dugu. Honekin batera,antisorgailuei eta sexu-transmisiozko infekzioei buruz ere hitz egin digute. Kontsultak bisitatu ditugu, ikasleek non dauden eta beraien alde zer egin dezaketen jakin dezaten. Nekazaritza eta abeltzaintzara egindako bisita ere oso interesgarria izan zen, kutsaduraren gaiarekin hasiko baitira. Oso ongi etorri da ikasleek […]
Ikus-Entzunezko Proiektuen eta Ikuskizunen Errealizazioa
Modalitatea: Presentziala arratsaldean, elebiduna Gaztelania – Ingelesa. Lehen eta bigarren mailak: lanbide-modulu bat dago atzerriko hizkuntzan (ingelesa edo frantsesa) ematen den konpetentzia-atalekin lotuta; LHko ziklo elebiduneko atzerriko hizkuntzaren B1 maila edo antzekoa egiaztatzen duten zikloko ikasleek egin behar dituzte. Maila hori egiaztatzen ez duten ikasleek zikloko komunikazio-hizkuntzan (gaztelaniaz) egingo dute. Formakuntza Plana: Moduluak eta Iraupena […]
CIP Donapea – Pablo Sarasate Musika Kontserbatorioa Elkarlana
CIP Donapea IIP ikastetxeak Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionalarekin kolaboratzen du “La flauta mágica de la Luna” obraren zati tekniko eta ikus-entzunezkoan. Lankidetza horretan, CFGM Video Disc-jockeyko eta Soinuko ikasleak eta Ikus-entzunezko Proiektuen eta Ikuskizunen Errealizazioa GMHZko ikasleak aritu dira, Juan Carlos Pérez Sánchez eta Germán Ágreda Arróniz irakasleak eta Irudia eta Soinua saileko Isabel […]