CIP Donapea IIP ikastetxeak Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionalarekin kolaboratzen du “La flauta mágica de la Luna” obraren zati tekniko eta ikus-entzunezkoan. Lankidetza horretan, CFGM Video Disc-jockeyko eta Soinuko ikasleak eta Ikus-entzunezko Proiektuen eta Ikuskizunen Errealizazioa GMHZko ikasleak aritu dira, Juan Carlos Pérez Sánchez eta Germán Ágreda Arróniz irakasleak eta Irudia eta Soinua saileko Isabel […]
Berriak
ADMko OMko ikasleak Iruñeko Gayarre Antzokian emandako “Hondamendia” antzerki-emanaldian egon dira.
Joan den otsailaren 1ean, Administrazio Zerbitzuen Oinarrizko Graduko ikasleak Artedrama & Axut antzerki konpainien “Hondamendia” antzezlana ikusi zuten Iruñeko Gayarre Antzokian. Emanaldia Gayarre Antzokiak, Iruñeko Udaleko Garaikide zentroarekin elkarlanean, Lanbide Heziketako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeentzako goizeko emanaldien zikloaren barruan kokatzen da.
Donapea IMS – Musika Kontserbatorioa Lankidetza-proiektua
Donapeako Ikus-entzunezko Errealizazioko Goi Mailako 1. mailako eta DJ Bideoko Erdi Mailako 2. mailako ikasleak Nafarroako Musika Kontserbatorioarekin elkarlanean egindako proiektu batean parte hartzen ari dira. Azken helburua antzezlan musikalizatu bat aurrera ateratzea da. Horretarako, otsailean zehar, Donapeako ikasleak Musika Kontserbatorioko Auditorioan izango dira hainbat saiotan, argiztapena, bideo-proiekzioak eta obraren grabazioa prestatzeko. Joan den urtarrilaren […]
Diputatuen Kongresura bisita – Madril
Urtarrilaren 18an, Administrazio eta Finantzak Goi mailako zikloko 2. mailako ikasleek Madrilera egin duten bidaian, beste erakunde batzuren artean, Diputatuen Kongresua bisitatu dute.
Proiektua – Lehiaketa Hezkuntza –
Donapea IIPk CaixaBank-Dualizaren eta LH Enpresaren laguntza jaso ondoren, hautaketa prozesuan aukeratua izan delako, ‘LEHIAKETA HEZKUNTZA GISA’ proiektuarekin hasi da. CIP Donapeak eta FENAUTOk (Nafarroako Automolbilismo Federazioa) abian jarri dute proiektua, eta Ibilgailuen Mantentze Lanetako GMko 1. mailako (Euskara/Gaztelania) eta Karrozeriako 1. mailako ikasleei eta bertan dauden irakasleei aurkeztu diete, 80 pertsona baino gehiago bilduz. […]
Automobilaren Iragazkiei buruzko hitzaldia
Urtarrilaren 17an, goizeko eta arratsaldeko bi txandetan, automozioko ia ikasle guztiek automobilaren iragazkiei buruzko hitzaldian parte hartu zuten. Antonio Martínez Mann+HummelIbérica, S.A.U enpresako teknikari laguntzaileak eman zuen hitzaldia; hemendik gure eskerrak.







