Apirilak 25ean, batez besteko 8’5eko notaz gaindikoei merezitako aitortza egiteko sariak dira hauek. Sari banaketa Nafarroako Jauregian izan zen. Sarituen artean Donapeako ikaslegoa dago Karrozeria (Pablo Cotelo), Planta Kimikoa (Alexia Juániz), Administrazio eta Finantzak (Jaione García) eta Kalitate Analisi eta Kontrol Laborategia (Amaia Vicente) espezialitateetan. Zorionak sarituei!!
Berriak
Automozio ikaslegoak Volkswagen formakuntza jaso du Talentia programa bitartez
Talentia programa onlineko prestakuntza bat da “Volkswagen Group España Distribución (SAU)” LHko ikastetxeei eskainitakoa, ikasleen DUAL prestakuntza bultzatzea duelarik helburu. DONAPEA IIP ikastetxeak, programa honetan parte hartzen du eta berriki gure ikastetxeko ikasle talde batek formakuntza presentziala jaso du Leganes-eko Academia Volkswagen Group España Distribución, S.A.U. (Madrid). Ikastaro honetan, VAG taldeko ibilgailu bakoitzaren mantentze-lanetarako, informazioarako […]
Ekintzailetza Jardunaldiak Donapean
Apirilaren 11 eta 12an, Donapean ekintzailetza jardunaldiak burutu ziren Administrazio eta Finantzak goi maileko zikloko 2X taldeko Paula Berrio ikasleak antolaturik. Lehenengo hitzaldia SiG enpresaren eskutik joan zen. Enpresa hau instalazio eoliko eta fotovoltaikoentzako ingeniaritza elektrikoko aholkularitza independiente bat da. Bigarrengoan CEIN izan zen txanda hartu zuena. Hauek ekintzailetza zer den eta hontan sartu nahi […]
ADMko ikasleek prestakuntza jardunaldi batean parte hartu dute Irunen, FORMANAEN proiektuaren esparruan
Mugaz Gaindiko Administrazioari buruzko jardunaldi honetan 116 ikaslek hartu dute parte, 35 nafarrek, 52 euskadikoak eta 29 akitanok. Jardunaldi honetan, ikasleek hainbat tailer eta talde jardueratan parte hartu dute, mugaz gaindiko esparruko merkataritza eta administrazio izapideen ezagutza eta ulermena hobetzeko. Bestalde, Euroeskualdearen lurraldean garapen profesionalerako dauden aukerak eztabaidatzeko, ikasleen eta irakasleen arteko harremanak areagotzeko eta […]
Ekintzailetza Jardunaldiak – Administratibo
Apirilak 11 eta 12an, ikaslegoak biltzatutako bi ekintzailetza jardunaldi burutuko dira. Jardunaldi hauetara hainbat enpresetako ordezkariak etorriko dira ekintzailetza zer den azaltzera eta arlo honetako beraien lan-experientzia kontatzera. Asmoa presntziala da, baina meet bidez ere jarraitu ahal izango da. hurrengo esteken bidez: Apirilak 11ko saiorako esteka (17:00) Apirilak 12ko saiorako esteka (17:00)
Automozioko taldeak REFENA bisitatu dute
Elektromekanikako erdi maileko 1. kurtoko ikaslegoa REFENAra joan zen Regenautok antolatutako feriara. Feria honek makina eta herramientako berrikuntzak ezagutzera ematea, probeedoreekin eta sektoreko enpresekin harremanak sortzea eta tailer teknikoei laguntzea izan du helburua.