Gure Donapea IIPko (ELE, ADM, IMS) ikasleek Herbehereetan ospatu den Excellence Programme-ko edizio berri batean parte hartu dute. Italia eta Holandako ikasleekin batera, erronka garrantzitsu bati egin diote aurre: ROC Midden Nederland ikastetxeko Makers concept store-ari estrategia berriak proposatzea ikasle hurbiltzeko.
Proiektuan lanean aritzeaz gain, hainbat ekintza berezi egin dituzte: 🎨 Van Goghen erakusketa murgiltzailea ezagutu. 🛶 Utrechtetik itsasontziz ibilaldia egin. 🚲 Amsterdam eta Amersfoort hiriak bisitatu.
Ikaskuntzaz eta kulturarteko bizikidetzaz beteriko aste ahaztezina izan da. Plazer bat da honelako proiektuetan parte hartzea!




