
Administrazio eta Finantzetako Goi Mailako (euskara eta gaztelania) eta Administrazio Kudeaketako Erdi Mailako (gaztelania) zikloetako ikasleak otsailaren 12an Terrassako Kultur Zentroan egin zen Enpresa Simulatuen Azokan izan ziren.
Topaketa horretan, merkataritza harremanak ezarri ziren Kataluniako, Balearretako eta Aragoiko beste enpresa simulatu batzuekin. Enpresa simulatuen eta ikasgela-enpresen moduluetan jarraituko dute, lehen aipatutako zikloetan.
Gainera, Donapea IIPeko ikasleek aurten ikasgelan landutako enpresa proiektu batzuk aurkeztu zituzten Kultur Etxeko auditorioan: Masterspa, Lamkarixe, La vie en rose, Luxury Shield, FM Shoes eta Crearte. Azokara joan ziren ikasleek Diego Recio, Carmen Farfán, Arantxa Iriarte eta David Ardanaz irakasleak izan zituzten lagun.