LPO sailak Donapea IIPn egindako “Ekintzailetzaren Astea” proiektua dela eta, Administraria, Irudia eta Soinua eta Elektronika lanbide-arloetako ikasleekin batera, Gurutze Gorriak hainbat tailer egin ditu ekintzailetza eta barne-ekintzailetza sustatzeko. Proiektu hori Hezkuntza Sailaren INIZIA programako funtsekin gauzatzen da.
Gurutze Gorriaren tailerrek helburu hauek zituzten:
- Alde batetik, Udalbatzaren web orriaren bidez curriculum vitae, interes profesionalen testa eta lan elkarrizketei buruzko informazioa bila daitekeela erakutsi ziguten.

- Beste alde batetik, Impulsa proiektua azaldu ziguten, ekintzailetza sustatze aldera: negozioa sortzeko aholkularitza, jarduera sendotzeko laguntza, autoenplegurako izapideei eta laguntzei buruzko informazioa, finantza-baliabideak lortzeko bitartekariak, enpresa-kudeaketako prestakuntza (kudeaketa, digitaliza, marketina)




