Modalitatea:
- Presentziala, goizez, 1. mailan, eta arratsaldez 2. mailan, eta elebiduna, gaztelaniaz eta ingelesez. Lehen eta bigarren mailak: lanbide-modulu bat dago atzerriko hizkuntzan (ingelesa edo frantsesa) ematen den konpetentzia-atalekin lotuta; LHko ziklo elebiduneko atzerriko hizkuntzaren B1 maila edo antzekoa egiaztatzen duten zikloko ikasleek egin behar dituzte. Maila hori egiaztatzen ez duten ikasleek zikloko komunikazio-hizkuntzan (gaztelaniaz) egingo dute.

Heziketa-ziklo hau amaitzen duzunean, honako lanbide-jarduera hauek egiteko gaituta egongo zara:
- 3D animatzailea.
- 2D Animatzailea.
- Tartekatzailea
- 3D Modelatzailea.
- Grafista digitala.
- Espazio birtualen sortzailea.
- 3D efektu berezien teknikaria.
- Ikus-entzunezko multimedia-integratzailea.
- Multimedia ikus-entzunezko aplikazioen eta produktuen garatzailea.
- Multimedia ikus-entzunezko eduki interaktiboen eta ez-interaktiboen editorea.
- Multimediako sistemetako eta errealizazioko teknikaria.
Zikloaren xehetasunak
Familia Profesionala: Irudia eta Soinua
Kategoria: Goi Maila
Kurrikulua: Estaduko Aldizkari Ofiziala (Nafarroan garatzeke) eta Aldaketa (zirriborroa)
Iraupena: 2000 ordu (bi kurtso)
Turnoa: Goizez (presentziala)
Titulua: 3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileetan Goi Mailako Teknikaria
Formakuntza plana: Moduluak eta iraupena (orduek aldaketa txikiak izanen dituzte kurrikulua Nafarroan garatzean)
| 1. kurtsoko Moduluak | Orduak Astean | Orduak Denera |
| Animaziorako diseinua, marrazketa eta modelaketa | 5 | 165 |
| 2D eta 3D elementuen animazioa | 7 | 230 |
| Kolorea, argiztapena eta 2D eta 3D akaberak | 6 | 195 |
| Multimedia-proiektu elkarreragileak egitea | 5 | 165 |
| Ingelera profesionala (GM) | 2 | 70 |
| Digitalizazioa ekoizpen-sektoreei aplikatua (GM) | 1 | 40 |
| Jasangarritasuna produkzio-sistemari aplikatua | 1 | 40 |
| Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I | 3 | 100 |
| 2. kurtsoko Moduluak | Orduak Astean | Orduak Denera |
| Ikus-entzunezkoen muntaia eta postprodukzioa egitea | 7 | 230 |
| 2D eta 3D ikus-entzunezko animazio-proiektuak | 5 | 165 |
| Joko-proiektuak eta ingurune elkarreragileak | 5 | 165 |
| Gailu anitzeko ingurune elkarreragileen garapena | 6 | 195 |
| 3D animazioen, jokoen eta ingurune elkarreragileen modulu arteko proiektua | 2 | 70 |
| Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II | 2 | 70 |
| Aukerako lanbide-modulua | 3 | 100 |

