Heziketa-ziklo hau amaitzen duzunean, kualifikatuta egongo zara honako lanbide-jarduera hauek garatzeko:
- Ikus-entzunezko produkzioetan eta ikuskizunetan soinu-sistemako ekipoak muntatzen, lan-espazioaren ezaugarriak aztertu eta pertsonen eta ekipoen segurtasuna bermatzen duten teknika egokiak aplikatu.
- Ikus-entzunezko produkzioetan eta ikuskizunetan soinu-ekipoak eta osagarriak konektatzeko behar den aurre-instalazio elektrikoa egiten, instalazio-proiektuaren zehaztapenak eta pertsonen eta ekipamenduen segurtasuna balioetsi.
- Soinu-kableen azpiegiturak (korrontea, audioa eta kontrola) tiratzen eta jasotzen, erabiltzeko arau teknikoak aztertu eta horien kontserbazioa eta funtzionamendua bermatzen duten teknikak aplikatu.
- Soinu-sistemako ekipoak konektatzen , sistemaren funtzionamendua egiaztatu eta seinaleen ezaugarriak eta proiektuaren zehaztapenak aztertu.
Zikloaren xehetasunak
Lanbide-arloa: Irudia eta Soinua
Kategoria: Erdi-maila
Kurrikulua: Nafarroako Aldizkari Ofiziala eta Aldaketa (zirriborroa)
Iraupena: 2000 ordu (bi ikastaro)
Txanda: Goizez
Hizkuntza: Gaztelania
Titulua: Bideo Disck – Jockey eta Soinuko teknikaria
Formakuntza plana: Moduluak eta iraupena
1. kurtsoko Moduluak | Orduak Astean | Orduak Denera |
Soinu-ekipoak instalatzea eta muntatzea | 6 | 195 |
Soinua jasotzea eta grabatzea | 6 | 195 |
Disc-jockey bideo-saioak prestatzea | 5 | 165 |
Irudia hartzea eta digitalki editatzea | 6 | 195 |
Ingelera profesionala (EM) | 2 | 70 |
Digitalizazioa ekoizpen-sektoreei aplikatua (EM) | 1 | 40 |
Jasangarritasuna produkzio-sistemari aplikatua | 1 | 40 |
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I | 3 | 100 |
2. kurtsoko Moduluak | Orduak Astean | Orduak Denera |
Soinuaren kontrola, edizioa eta nahasketa | 8 | 265 |
Zuzeneko musika-animazioa | 7 | 230 |
Zuzeneko ikus-animazioa | 8 | 265 |
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II | 2 | 70 |
Modulu arteko proiektua | 2 | 70 |
Aukerako lanbide-modulua | 3 | 100 |