
Heziketa-ziklo hau amaitzen duzunean, honako lanbide-jarduera hauek egiteko gaituta egongo zara:
- Laborategiko analista (kimikoa, mikrobiologikoa, materialetakoa, nekazaritzako elikagaien industrietakoa, industria eraldatzaileetakoa).
- Ekipoak martxan jartzea, eta horien eta zerbitzu osagarrien eraginkortasuna eta materia- eta produktu-erabilgarritasuna egiaztatzea.
- Beharrezko nahasketak eta disoluzioak prestatzea.
- Materialen edo fisiko-kimikoen saiakuntzak egitea.
- Analisi kimikoak edo mikrobiologikoak egitea.
- Laborategiko biltegia kudeatzea
- Hondakinak tratatzea, ontziratzea, etiketatzea eta kudeatzea, ezarritako prozedurei jarraituz.
Zikloaren xehetasunak
Familia Profesionala: Kimika
Kategoria: Erdi Maila
Kurrikulua: Nafarroako Buletin Ofiziala eta Aldaketa (zirriborroa)
Iraupena: 2000 ordu (bi kurtso)
Turnoa: Goizez
Hizkuntza: Gaztelania
Titulua: LaborategikoEragiketak (Duala)
Formakuntza plana: Moduluak eta iraupena
| 1. kurtsoko Moduluak | Orduak Astean | Orduak Denera |
| Kimika aplikatua | 7 | 230 |
| Laborategiko laginketa eta eragiketa unitarioak | 8 | 260 |
| Proba fisiokimikoak | 5 | 160 |
| Laborategiko segurtasuna eta antolamendua | 3 | 100 |
| Ingelera profesionala (EM) | 2 | 70 |
| Digitalizazioa ekoizpen-sektoreei aplikatua (EM) | 1 | 40 |
| Jasangarritasuna produkzio-sistemari aplikatua | 1 | 40 |
| Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I | 3 | 100 |
| 2. kurtsoko Moduluak | Orduak Astean | Orduak Denera |
| Mantentze elektromekanikoaren printzipioak | 3 | 100 |
| Laborategiko zerbitzu osagarriak | 2 | 70 |
| Mikrobiologiako eta biokimikako oinarrizko teknikak | 5 | 160 |
| Analisi kimikoko eragiketak | 7 | 230 |
| Materialen saiakuntzak | 4 | 130 |
| Laborategi biltegiratze eta banatzea | 2 | 70 |
| Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II | 2 | 70 |
| Modulu arteko proiektua | 2 | 70 |
| Aukerako lanbide-modulua | 3 | 100 |

