Donapea Lanbide Heziketako Ikastetxe Politeknikoa da, publikoa, eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren esku dago.
Tradizio luzeko prestakuntza zentroa gara, eta 1980/81 ikasturtean hasi zen lanean. Gaur egun, kalitate eta etengabeko hobekuntzarekin konprometituta gaude, eta 2007tik Nafarroako Gobernuaren Zentro Bikaina da. Kadineten 1. sareko kide gara, hezkuntza kalitatearen kudeaketan aurreratuagoak diren Nafarroako beste institutu publiko batzuekin batera taldean lan egiteko aliantza bat. Halaber, 2014-2020 aldirako Erasmus gutuna daukagu.
Bestalde, Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu gisa, langileen kualifikazio eskaerei erantzun nahi diegu, lanbide prestakuntzaren eta orientazioaren, enplegurako prestakuntzaren eta lan esperientziaren bidez edo prestakuntza bide ez formalen bidez eskuratutako lanbide gaitasuna aitortu, ebaluatu eta egiaztatzearen bidez.
Hasieratik, zentroak sektore plural, zorrotz eta etengabeko bilakaeran dagoen baten erronka bere gain hartzen dihardu. Eskaintzen duen prestakuntza, sektore horien beharretara eta dinamismora egokitua, erreferente bat da enpresentzat eta egungo gizartearentzat, profesional trebe eta kualifikatuak eskatzen baititu.