BIZIKIDETZA-DEKALOGOA
Elkarbizitza atseginaren oinarria da …
Pertsonak errespetatzea
1) Hezkuntza-komunitateko kide guztiak errespetuz tratatuko ditugu beti, agurra zainduz eta gainerakoak hitz egitea gustatzen zaigun modu berean hitz eginez.
2) Gure sentimenduak eta beharrak askatasunez adieraziko ditugu, modu onean eta mehatxu eta irainik gabe.
3) Ez dugu onartuko pertsonen aurkako bidegabekeri egoerarik.
Ikasteko eskubidea errespetatzea
4) Puntualtasuna.
5) Ikasten lagunduko dugu, entzuteko eta parte hartzeko jarrera erakutsiz.
6) Eskola-orduetan, ez gara ez korridorean ez eraikinen kanpoaldean egongo.
Materialak errespetatzea
7) Ikastetxeko espazio komunak garbi eta egoera onean mantentzen lagunduko dugu. Atezaintzan abisatuko dugu, edo irakasleari, narriadurarik ikusten badugu.
8) Gelan eta liburutegian ez dugu jango edo edango.
Osasuna eta ingurumena errespetatzea
9) Ez dugu ekarriko edo kontsumituko osasunari edo ikasteko gaitasunari kalte egiten dion substantziarik.
10) Zentroaren esparruan, oinezkoak du lehentasuna. Ibilgailuan abiadura baxuan ibiliko gara, zaratarik egin gabe, eta seinaleztatutako lekuetan aparkatuko dugu.
Bizikidetza Araudiari buruz gehiago irakur dezakezu: Reglamento de Convivencia