TITULUAK
Tituluek tasa batzuk dituzte, eta ikastetxeak xede horretarako duen kontuan sartu behar dira, eskaera aurkeztu aurretik. Kopurua eta kontu zenbakia dagokion inprimakian ageri dira.
Eskaera eta tasa-ren ordainketaren agiria NANaren kopia batekin email honetara bidali behar da: cipdonapea-alumnado@educacion.navarra.es Behin jasota, eskaeraren justifikantea bidaliko dizuegu. Eskaera eta ordainketaren agiria CIP Donapea IIPko bulegoetan entregatzen ahal da baita.
Titulu eskaera (Erdi Maila eta Goi Maila) Mugikorrean deskargatzeko, esteka 2 segunduz zapalduta mantendu eta ondoren «Descargar enlace» aukeratu.
Titulu eskaera LH Zaharra
Titulua jasotzeko Donapeara heltzen denean, ikasleak NANa aurkeztua jasotzen ahal du. Beste pertsona batek jasotzen ahal du ikaslearen NANaren kopiarekin eta hurrengo estekaren inprimakia osaturik.
ZIURTAGIRIAK
Ziurtagiriak CIP Donapea IIPko bulegoetan edo esteka bitartez eskatu behar dira.
Ziurtagiri bat jasotzeko, ikasleak NANa aurkeztu behar du. Beste pertsona batek jaso ahal du ikaslearen NANaren kopiarekin eta hurrengo estekaren inprimakia osaturik.