Azaroaren 7an eta 9an, 2Eko karrozeriako ikasleek Urko Saldaña Mundin Donapeako ikasle ohi eta Porsche markako egungo margolariaren bisita jaso zuten Iruñean. Egon zen bi egunetan gainazalak prestatzeko, pintatzeko eta piezak xehatzeko prozesuetan irakatsi zien ikasleei. Bi jardunaldi horiek oso aberasgarriak izan ziren ikasleentzat, profesional handi bat lanean ikusteko eta sortzen ziren galdera guztiak egiteko […]
Noticias automoción
Automozioko bisitak Nafarroako Volkswagenera
Urriaren 5ean eta 26an eta azaroaren 8an, 2T, 2Y, 2P eta 2E taldeek VWeko fabrikaren instalazioak bisitatu zituzten, eta Nafarroako Volkswagenen historia eta fabrikatzen dituzten modeloak laburki azaldu zizkieten. Ondoren, Prentsa, Txapisteria eta Muntaia tailerretan barrena ibili ziren, eta bertatik bertara ikusi ahal izan zituzten karrozeriako piezak eta ibilgailuaren multzo mekanikoak lotzeko eta mihiztatzeko prozesuak. […]
Elektromekanikako GMko ikasleek Erasmus bat egin dute Alemaniako Geldern herriko LHko ikastetxe batekin.
Erasmus+ programaren esparruan, 9 ikasle eta Ibilgailuen Elektromekanikako zikloko ikasle bat maiatzaren 6an atera ziren Geldernera (Alemania), eta bertan prestakuntza praktikak egin zituzten automozioaren arloko lantegi eta enpresetan. Esperientzia honek 17 eguneko iraupena izan zuen, eta Donapea IIP-k 2019tik Alemaniako BerufsKolleg Geldern ikastetxearekin duen lankidetzaren barruan kokatzen da. Parte hartu duten ikasleek eta baita irakasleek […]
LH sari bereziak 2020-21 kurtsoa
Apirilak 25ean, batez besteko 8’5eko notaz gaindikoei merezitako aitortza egiteko sariak dira hauek. Sari banaketa Nafarroako Jauregian izan zen. Sarituen artean Donapeako ikaslegoa dago Karrozeria (Pablo Cotelo), Planta Kimikoa (Alexia Juániz), Administrazio eta Finantzak (Jaione García) eta Kalitate Analisi eta Kontrol Laborategia (Amaia Vicente) espezialitateetan. Zorionak sarituei!!
Automozio ikaslegoak Volkswagen formakuntza jaso du Talentia programa bitartez
Talentia programa onlineko prestakuntza bat da “Volkswagen Group España Distribución (SAU)” LHko ikastetxeei eskainitakoa, ikasleen DUAL prestakuntza bultzatzea duelarik helburu. DONAPEA IIP ikastetxeak, programa honetan parte hartzen du eta berriki gure ikastetxeko ikasle talde batek formakuntza presentziala jaso du Leganes-eko Academia Volkswagen Group España Distribución, S.A.U. (Madrid). Ikastaro honetan, VAG taldeko ibilgailu bakoitzaren mantentze-lanetarako, informazioarako […]
Automozioko taldeak REFENA bisitatu dute
Elektromekanikako erdi maileko 1. kurtoko ikaslegoa REFENAra joan zen Regenautok antolatutako feriara. Feria honek makina eta herramientako berrikuntzak ezagutzera ematea, probeedoreekin eta sektoreko enpresekin harremanak sortzea eta tailer teknikoei laguntzea izan du helburua.