Otsailaren 15ean, asteartean, Literatur Leihaketako sari banaketa burutu zen Kimua gelan, atsedenaldia aprobetxatuz. Aurtengoa lehenengo edizioa izan da. Donapeako Hizkuntzetako departamentuaren helburua izan da ikasleak hainbat hizkuntzetako testuak sortzera bultzatzea, formatu erakargarri baten bitartez. Argazki batetik abiatuta, ikasleek irudiak iradokitzen zizkien ideiekin istorio txiki bat osatu zuten. Irudimena era ederrean erabiltzen dakiten ikasleak ditugula ikusi […]
Gas Industrialei buruzko hitzaldia
Erdi maileko Elektromekanikako eta Karrozeriako ikaslegoak eta goi mailako Automozioko ikaslegoak gas industrialen arrixkuaz eta hauek kontuz erabiltzeko eraz hitzaldi hezigarri bat jaso zuen. Isaac Amaro, Enfasegas enpresako hezitzaileak eman zuen hitzaldia.
Automoziorako iragazkiei buruzko hitzaldia
Otsailak 4ean, MANN+HUMMEL IBÉRICA empresako bi irakaslek ibilgailuetan erabiltzen diren iragazkiei buruzko hitzaldi bat eman zuten. Ibilgailuen Elektromekanikako (erdi maila) eta Automozioko (goi maila) ikaslegoa izan zen bertan.
Automozioko ikaslegoaren bisita UPNAra
Ibilgailuen Elektromekanikako ikaslegoak UPNAra ateraldi bat egin zuen eta bertan hidrogenozko motor baten moldaketa batean oinarritutako proiektu baten hitzaldia jaso zuten. Zati experimentala UPNAko motore termikoen “Carlos Sopena” laborategian egin da. Experientzia aberasgarria izan da eta automozioaren etorkizunari begirada bat emateko balio izan du.
Drogen ardurazko kontsumorako hitzaldi-tailerra
Otsailak 2an, 1T eta 2Tko ikaslegoaak drogen ardurazko kontsumorako hitzaldi-tailer batean parte hartu zuen. Saio hau Hegoak kolektiboak eman zuen Leireren eskutik. Helburua droga mota guztien informazioa zabaltzea zen, gizakiongan duten eragina eta efektuak azalduz, banaka edo beste sustantziekin eragin dezaketena argi eta garbi utziz. Ikaslegoak harretaz hartu zuen. Mezuak espero dugun eragina egitearen itxaropena […]
Baiona eta Donapeako ikastetxeen arteko ikasle-trukea
Diario de Navarrako berria > Alumnado navarro y de Aquitania participa en un programa de certificación profesional en automoción. Urtarrilak 17tik 28raino, Baionako ikastetxe bateko 5 ikasle izan dira gure artean. Modu berean, gure 5 ikasle Baionako ikastetxean egon dira bitartean. Espezialitatea karrozeria da. Etorritakoan harrera egin zitzaien eta Donapean barna bisita bat egin zen […]