Joan den ostegunean, azaroaren 19an, enpresa simulatuen azoka egin zen Administrazio eta Finantza Goi Mailako taldeentzat. Sum gelan hemezortzi enpresen aurkezpena egin zen, eta ondoren, Kiroldegian, salerosketa eragiketak egin ziren enpresen artean. Jarduera amaitzeko, katalogo onenei eta parte hartzen duten enpresen arteko aurkezpen onenei diplomak eman zitzaizkien.
ENPRESA SIMULATUEN AZOKA DONAPEAN
Ondoko egitaraua izanen dugu Donapean azaroaren 10ean ospatuko den Enpresa Simulatuen Azokan 10:00 SUM: Irekiera ekitaldia eta 2F Enpresen aurkezpena 10:30 POLIKIROLDEGIA: Enpresen arteko azoka 12:00 SUM: Alerta enpresen aurkezpena. 13:00 POLIKIROLDEGIA: Enpresen arteko azoka
Merkataritza Ganberatik egindako bideokonferentzia
Joan den ostegunean, urriaren 22an, bideokonferentzia bat eman zuen Jesús Rosek, Comecio Ganberako Ekintzailetzaren arduradunak. Bertara joan ziren gaztelania eta euskara taldeetako Administrazio eta Finantzetako goi-mailako bigarren mailako ikasleak. Bideo konferentzia jarduera osagarri gisa antolatu zen Enpresa Simulazioa moduluaren barruan, aurten ikasgelan lantzen ari diren enpresa-proiektu bakoitzerako forma juridiko egokiena aztertzeko helburuarekin. Gainera, enpresa gisa […]
EKINTZAILETZA HITZALDIAK ADMINISTRATIBOKO IKASLEENTZAT
Aurreko astean, ekintzailetza lantzeko asmoz, 2Ñko Administrazioa eta Finantzetako ikasleei zuzenduriko bi bideo hitzaldi antolatu ziren SUM aretoan. Hizlariak Gorka Albéniz MUGITU ABENTURA enpresaren aldetik eta Hector Ramirez MUSICANDO PAMPLONA ren eskutik izan ziren. Bideo hitzaldi hauen helburua Enpresa Simulazioa moduluaren baitan aurten lantzen ari diren negozio ideien lehiakideekin kontaktu zuzena lortzea izan da. Gorka […]