Administrazio eta Finantzetako Goi Mailako Zikloko gure ikasleek parte hartu dute urriaren 26an CEDE Fundazioak – Zuzendari eta Exekutiboen Espainiako Konfederazioak – antolatutako Talentua Hazten jardunaldian, Nafarroako Gobernuaren babesarekin, Nafarroa Arenan.
Jardunaldiaren helburua ikasleei etorkizun profesionalaren erronkei aurre egiteko gakoak ematea eta inspiratzea zen. Adituen, enpresarien eta goi-zuzendarien ponentzietara joateaz gain, gure ikasleek enpresaren errealitatera hurbiltzen zituen sormen- eta berrikuntza-tailer batean parte hartu dute.