Azaroaren 24an, Lanbide Heziketako ikasle nafarrei eta joan den martxoan eta maiatzean egin ziren ‘Spainskills’ LHko 2022ko olinpiadetan parte hartu zuten entrenatzaileei diplomak emateko ekitaldia egin zen. Nafarroako ordezkaritzaren barruan Donapea LHIK zegoen, honako ikasle eta irakasle hauekin:
Ikasleak: Juan Pablo Arrondo Elektronikako ikaslea, Ibai Baudor Kimikakoa, eta Unai Chasco, Ander Gasco eta Juan Sebastián Dávila Automoziokoa.
Irakasleak: Miguel Ángel Blazquez, David Poblador eta Raul Puente Automoziokoak, Yolanda Elvira Kimikakoa eta Elektronikako Joxean Azpiazu.
Informazio gehiago hurrengo prentsako artikuluan.