Donapeako Erdi Mailako Administrazio Kudeaketako 1. mailako ikasleak ekonomia zirkularrean oinarritutako proiektu batean lanean ari dira. Proiektu intermodular honek Soberakinak Lagun du izena eta bere helburu nagusia ikasleek kurtsoan zehar ikasitakoa errealitatean aplikatzea da. Bertan, bigarren bizitza baterako prest dauden produktuak biltzen dituzte, prezio sinboliko batean saltzen dituzte eta bildutako dirua beraiek aukeratutako elkarte bati dohaintzan ematen diote.
Kontzienziazio jarduera batzuen ostean, pasaden asteartean, apirilak 16, Barañaingo azokan izan ziren ikastetxean aldez aurretik bildutako bigarren eskuko produktuak saltzen.
Ostiral hortan, apirilak 19, salmenta fasea itxi zuten Donapean, non azokak ikasleen eta irakasleen harrera bikaina izan zuen.