“Sembrando ilusiones, Magia es verte sonreír” pailazo taldearen eta Administrazio eta Finantzetako Goi Mailako bigarren kurtsoko ikasleen arteko kolaborazio proiektu bati esker crowdfunding kanpaina bat abian jarri dugu.
Soinu eta argiztatze ekipo on bat erostea kanpaina honen helburua da.
Pailazo talde honek Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko haur solairuan ikuskizunak eskaintzen ditu, bertan dauden haurren egonaldia ahalik eta alaien izan dadin.
Diru bilketa hau bi plataformen bidez gauzatuko da:
Crowdfunding Fundación migranodearena
Crowdfunding Fundación Kukumiku
Bere emanaldiei argia eta soinua jartzen lagundu ezaiezu!