20-21 kurtsoan, CIP Donapea IIP ikastetxeak bi berrikuntza proiektuetan parte hartu du, Hezkuntza eta LH Ministerioak eta Europear Fondo Sozialak diruaz lagundurik.
Sektore eta famili profesionalek erakartzen dituzten arazo eta erronkei erantzuna emateko proiektuak dira.
Hau bereziki garrantzitsua da mundu globalizatu batean non 4.0 industriak, ekonomia zirkularrak, komunikazio eta sareen berrikuntzak perfil berriko lanbideak sortzen ari direnean.
Proiektuen helburua ikaslegoa etorkizuneko erronketarako prest egotea da. Formakuntza hau ez da bakarrik edukietan zentratzen, sormena eta egokitasunean ere oinarritzen da.
Hemen gure berrikuntza proiektuetarako sarbidea:
FP berrikuntza proiektua
Gure ikaslegoa enpresa berrietan ekintzailetza eta enpresa-sormenean prestatzea da helburua. Hori dela eta, irakaslegoarentzat eskalagarriak diren lanabesak emango dizkion berrikuntzarako proiektu bat egitea da helburua, hau da:
- Metodologia berriak. ACBPren erabilerako metologia arinen erabilera.
- Gailu didaktiko berrien erabilera, gehien bat berriago eta motibagarriagoak non ikusmenarekin zerikusia dutenak garrantzi berezia izanen duten.
- Ikasgelen diseinu berritzea. Diseinu honetan ikasgela konektatu eta aldagarriak izatea bilatzen da, kostuen beherapena kontutan hartuz.
- Ikasleari beste modu batean irakatsi. Honek antolakuntza berri eta erlazio berriak eskatzen ditu: prozesuak ekintzaileekin, enpresekin eta beste hainbat eragileekin egotea suposatzen du.
DGUIA 4.0 proiektua
Gidatutako 4.0 Diagnosia gaur egungo automobilen konponketa gidatuan oinarritzen da. Horretarako Grup EINA Digital taldeak hiru ibilgailu prestatu ditu behar den aberia kaxarekin. Kaxa honen bitartez konpondu beharreko aberia sortzen da benetan aberia egon gabe, simulazio modura.