Presentziala arratsaldez, elebiduna Gaztelania – Ingelesa. Lehen eta bigarren mailetan modulu bat dago atzerriko hizkuntzan (ingelesa edo frantsesa) ematen den konpetentzia-atalekin lotuta; LHko ziklo elebiduneko atzerriko hizkuntzaren B1 maila edo antzekoa egiaztatzen duten zikloko ikasleek egin behar dituzte. Maila hori egiaztatzen ez duten ikasleek zikloko komunikazio-hizkuntzan (gaztelaniaz) egingo dute.

Heziketa-ziklo hau amaitzen duzunean, kualifikatuta egongo zara honako lanbide-jarduera hauek egiteko:
- Produktu kimikoak fabrikatzeko eta egokitzeko makinetako operadoreen arduraduna.
- Ekoizpen-arloko gainbegiralea.
- Egokitzapen-arloko gainbegiralea.
- Plangintza-arloko gainbegiralea.
- Arloko koordinatzailea.
- Erreaktoreko/biorreaktoreko taldeburua.
- Kontrol-teknikaria.
- Biltegiko koordinatzailea.
- Fabrikazioko arduraduna.
- Produktu bioteknologikoak erauzteko eta arazteko prozesuetako taldeburua.
- Bioteknologiako areto zuriko taldeburua.
- Prozesuen arloko eta zerbitzu bioteknologikoko gainbegiralea.
- Prozesu bioteknologikoetako segurtasun-gainbegiralea
Zikloaren xehetasunak
Familia Profesionala: Irudia eta Soinua
Kategoria: Goi maila
Kurrikulua: Nafarroako Aldizkari Ofiziala eta Aldaketa (zirriborroa)
Iraupea: 2000 ordu (bi kurtso)
Txanda: Arratsaldez
Tíiulua: Produktu farmazeutikoen, bioteknologikoen eta antzekoen fabrikazioen Goi Mailako Teknikoa
Formakuntza Plana: Moduluak eta Iraupena
| 1. kurtsoko Moduluak | Orduak Astean | Orduak Denera |
| Produktu farmazeutikoen, bioteknologikoen eta antzekoen fabrikazioa antolatzea eta kudeatzea | 3 | 100 |
| Industria farmazeutikoko, bioteknologikoko eta antzekoetako oinarrizko eragiketak | 8 | 260 |
| Bioteknologiaren printzipioak | 6 | 195 |
| Segurtasuna industria farmazeutikoan, bioteknologikoan eta antzekoetan | 2 | 70 |
| Farmazia-industriako, bioteknologikoko eta antzekoetako arlo eta zerbitzu osagarriak | 4 | 135 |
| Ingelera profesionala (GM) | 2 | 70 |
| Digitalizazioa ekoizpen-sektoreei aplikatua (GM) | 1 | 40 |
| Jasangarritasuna produkzio-sistemari aplikatua | 1 | 40 |
| Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I | 3 | 100 |
| 2. kurtsoko Moduluak | Orduak Astean | Orduak Denera |
| Prozesu-industrietako mantentze elektromekanikoa | 2 | 70 |
| Produktu farmazeutikoen, bioteknologikoen eta antzekoen kalitate-kontrola | 5 | 160 |
| Produkzio bioteknologikoko teknikak | 5 | 160 |
| Ekoizpen farmazeutikoko teknikak eta antzekoak | 5 | 160 |
| Industria farmazeutikoa, bioteknologikoa eta antzekoak arautzea eta kontrolatzea | 3 | 100 |
| Produktu farmazeutikoak, bioteknologikoak eta antzekoak egokitzea eta biltegiratzea | 3 | 100 |
| Produktu farmazeutikoak, bioteknologikoak eta antzekoak fabrikatzeko modulu arteko proiektua | 2 | 70 |
| Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II | 2 | 70 |
| Aukerako lanbide-modulua | 3 | 100 |

