Chivite presidenteak aitortu du Lanbide Heziketa funtsezko elementua dela Nafarroako lehiakortasunerako eta garapen ekonomikorako.

Kimua metodologiari buruzko jardunaldiaren baitan, 32 ikasleri banatu zaizkie aparteko sariak, titulazio ezberdinetan nabarmendu direnak.
Ekitaldia Hezkuntza Sailak antolatu du Kimua metodologiari buruzko jardunaldien barruan. Irakasteko modu berritzaile horrek irakaskuntza-ikaskuntza aktiboan oinarritutako metodo malgu, praktiko eta dinamikoen erabilera bultzatzen du, eta ikasleak protagonismo handiagoa hartzen du bertan.
Donapea IIPren aldetik, Nayim Elurbide Tardio Karrozeriako teknikaria eta Unai De Zia Lozares Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi-mailako teknikaria izan dira sarituak. Horiei zorionak ematen dizkiegu eta onena opa diegu etorkizun profesionalean.