Joan den asteartean , azaroaren 23an, enpresa simulatuen azoka egin zen Administrazio eta Finantza Goi Mailako taldeentzat. Sum gelan hogei enpresen aurkezpena egin zen, eta ondoren, salerosketa eragiketak egin ziren enpresen artean. Jarduera amaitzeko, katalogo onenei eta parte hartzen duten enpresen arteko aurkezpen onenei diplomak eman zitzaizkien.
Berriak
Nairobiko Eastlands College of Thecnology zentroak Donapea IIP bisitatu du
Asteartean, azaroak 9, Andrew Olea, Patrick Githingi (automozioaren eta enpresekiko harremanen arloko zuzendaria) eta Juan Cañada (kolaboratzailea) izan ditugu bisitan. Hiru hauek Kenya-ko Nairobiko Eastlands College of Thecnology-tik datoz, hiriburuko lanbide heziketako ikastetxe behartsu eta jendetsuenetako batetetik hain zuzen. Prestakuntza zentro honek automozio eta elektrizitateko ikasketak eskaintzen ditu, baita energia berriztagarriak instalatzeko, eta industria eta […]
Enpresa Simulatuen Azoka
Administratiboko departamentuak antolatua, datorren azaroak 23an, goi mailako taldeei zuzendutako Enpresa Simulatuen Azoka ospatuko da, eta azaroak 4ean erdi mailako taldeei zuzendutako azoka burutu zen. Goi mailako taldeei zuzendutako Azokaren programa.
A 25: Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna
Egun honen omenez, Donapea IIPk hainbat jarduera eta proposamen aurreikusita ditu. Egun horretan bertan, A-25a osteguna, errotondan kontzentrazioa egingo da indarkeri mota guztiei gaitzespena erakutsiz. Jolas-orduan izango da, goizeko eta arratsaldeko bi txandetan. Gaia denok behar bezala ukitu behar dugun iritzia dugu eta horregatik hainbat material eskeintzen dugu: Bideoak – Spotak: Nafar Gobernuko spot motza, […]
Literatur lehiaketa: “Irudi bat, hamaika istorio”
Ingelerako departamentuak antolatutako lehiaketa bat da eta idatzi literario bat aurkezten oinarritzen da, ikastetxean irakasten den hizkuntza batean: Gaztelania, Euskera edo Ingelera. Informazio gehiago esteka honetan
Bideko hezkuntzari buruzko hitzaldiak – “En lo que dura un parpadeo”
Azaroaren 10, 11 eta 12an hainbat hitzaldi eman dira bide hezkuntzan oinarrituta. Bertan Foruzaingoko agenteak eta istripu-biktimak parte hartu dute beraien bizipenak kontatuz. Hitzaldiak euskeraz eta erderaz izan dira, goiz eta arratsaldeko txandetan, eta 2. mailako ikasleei zuzenduak izan dira. Aforo mugak direla eta (50), ez da 2. mailako talde guztientzat heltzea (14 talde), nahiz […]