Lehengo ostiralean, azaroaren 11n Uharteko Arte Garaikideko Zentroan ospatu zen Nafarroako Enpresa Simulatuen XI. Azokan beste urte batez, bi urteko geldialdi ondoren eta guztiok ezaguna den arrazoarengatik , parte hartu genuen. Oraingo honetan Maria Ana Sanz Zentro Integratuak antolatu zuen. Azoka honetan, Lanbide Heziketako Administrazio eta Kudeaketako zikloetako (Erdi Mailako “Administrazio Kudeaketa” eta Goi Mailako […]
Berriak
HIESaren aurkako Batzordera bisita
Azaroaren 9an, Administrazio Zerbitzuen GBko 1J eta 2J taldeetako ikasleek bisita bat egin zuten Iruñeko Alde Zaharreko HIESaren aurkako batzordera, sexu-osasuna ulertzeko eta HIESaren gaixotasuna ezagutzeko.
Automozioko bisitak Nafarroako Volkswagenera
Urriaren 5ean eta 26an eta azaroaren 8an, 2T, 2Y, 2P eta 2E taldeek VWeko fabrikaren instalazioak bisitatu zituzten, eta Nafarroako Volkswagenen historia eta fabrikatzen dituzten modeloak laburki azaldu zizkieten. Ondoren, Prentsa, Txapisteria eta Muntaia tailerretan barrena ibili ziren, eta bertatik bertara ikusi ahal izan zituzten karrozeriako piezak eta ibilgailuaren multzo mekanikoak lotzeko eta mihiztatzeko prozesuak. […]
Bisita Nafarroako Erakundetara
Azaroak 2an Administrazioa eta Finantzak Goi Mailako 2. Kurtsoko ikasleek, Nafarroako Parlamentua, Nafarroako Kontuen Ganbara eta Iruñeko Udala bisitatu zituzten. Lege eta Enpresa arloko Dokumentazioaren Kudeaketa moduluan kokatzen dugun irteera da. Pandemia ondorengo lehenengo eskolaz kanpoko jarduera izan da hau eta hiru erakundetan oso harrera ona egin zigutela esan dezakegu.
Alemaniako irakasleen bisita Donapeara
Joan den urriaren 28an, Claudia eta Ute irakasle alemaniarrek bisita bat egin ziguten, astean zehar Nafarroako beste ikastetxe batzuetatik beren erronda ixteko. Carmen Rodrigo Nazioartekotze arduradunak, Libertad Martínez zuzendariak eta Joxean Azpiazu Elektronika Saileko buruak hartatu zituzten. Gure Zentroko instalazioak bisitatu zituzten eta Administratibo, Elektronika eta Ingeleseko eskoletara joan ziren. Administrari klaseak Monica Mediavilla irakasleak […]
Talentua Hazten jardunaldia
Administrazio eta Finantzetako Goi Mailako Zikloko gure ikasleek parte hartu dute urriaren 26an CEDE Fundazioak – Zuzendari eta Exekutiboen Espainiako Konfederazioak – antolatutako Talentua Hazten jardunaldian, Nafarroako Gobernuaren babesarekin, Nafarroa Arenan. Jardunaldiaren helburua ikasleei etorkizun profesionalaren erronkei aurre egiteko gakoak ematea eta inspiratzea zen. Adituen, enpresarien eta goi-zuzendarien ponentzietara joateaz gain, gure ikasleek enpresaren errealitatera […]