Apirilak 25 eta 29ko astean, osasun mentalari buruzko hitzaldi bat ematera hurbildu zitzaigun ANASAPS elkartea. Osasun mentaleko arazoen aurrean arrisku-faktoreak eta babes-faktoreak lantzera bideratuta zegoen hitzaldia.

Balorazioa oso positiboa izan da, eta ikasle zein irakasleak pozik geratu gara jasotako prestakuntzarekin.
Eskerrik asko CIP Donapeatik ANASAPS elkarteari eta Ruben eta Leire bi hizlariei.