Donapeako OLHko 6 ikasle eta bertako 2 irakasle Lycèe La Fontaine des Eaux bisitatzera joan dira Dinanera. Bertan izan dira martxoko azken astean, Islandia, Alemania edo Kataluniako Erasmus taldeekin batera. Maiatzean bertako 10 ikasle etorriko dira Donapea bisitatzera trukean.
Hainbat saio izan dituzte, horietako batzuk gaztelaniaz, bertako ikasleek praktika zezaten. Bertaratuko diren ikasleekin aurkezpen bat prestatu dute talde mistoetan (bertako eta Donapeako ikasleak nahastuta).
Beren etorkizuna hiru hizkuntzetan nola ikusten duten azaldu dute: frantsesa, gaztelania eta ingelesa. 2.000 ikasle ingururen institutua erakutsi digute. Lekua zoragarria da, eta bertako eremua eta kultura bikain erakutsi dizkigute.