Atzo, Donapeako Oinarrizko Mailako 1. mailako ikasleok eta irakasleok, Nafarroako Memoriaren Institutuak eta Foru Gobernuko Memoria eta Bizikidetza Departamentuak bultzatutako Memoria duten Eskolak programaren barruan, Rozalen artistarekin topaketa batean parte hartu genuen.
Solasaldia, Mendillorriko Civivox aretoan izan zen: Rozalenek duen Giza eskubideen, gutxiengoen eta komunitate behartsuenen aldeko inplikazio eta konpromiso pertsonal eta soziala ikusteko parada izan genuen, Rozalenek berak Espainiako gerra zibilarekin lotutako familia-esperientzia bortitza kontatu zigunaren arabera.
Horretaz gain, Rozalen, memoriarekin eta euskararekin konprometitutako erreferentea da, Nafarroaren ezaugarri den aniztasunaren eta pluraltasunaren ikurra. Horren erakusgarri, eta topaketari amaiera emateko, bertaratutako publikoak (ehun bat ikasle eta Nafarroako hainbat hezkuntza komunitateetako kideak) Rozalenekin batera “Xalbadorren heriotza” abestu genuen.
Ikasleak, Donapeako irakaslea, eta Rozalen, Rozalenek eginiko selfia.
