Donapeako Oinarrizko Mailako 2.mailako hiru ikasle, Komunikazio eta Gizarte Zientzen Esparruku irakaslearekin batera, Azaroaren 15ean, Iruñeko NUPeko Sario eraikinean, Azaroaren 14-16 bitartean ospatu berri den Memoria duen Historia Hezkuntzan II.
Nazioarteko Kongresuaren saio batean egon ginen. Ikertzaile eta ikastetxe topaketa hau, hurrengo ataletan oinarrituta dago: beharrezkoa da transmititzea gure arestiko iragan traumatikoaren —Bigarren Errepublika, Gerra Zibila, frankismoa eta trantsizio demokratikoa tartea— memoria demokratikoa belaunaldi gazteenei hezkuntza-arloan.
Ildo horretatik, irakasle eta hezkuntza-zentro askok jadanik jorratuak ditugun memoriari buruzko askotariko esku-hartze didaktikoak ezagutzera eta eztabaidatzera elkartu ginen.