Asteartean, azaroak 9, Andrew Olea, Patrick Githingi (automozioaren eta enpresekiko harremanen arloko zuzendaria) eta Juan Cañada (kolaboratzailea) izan ditugu bisitan. Hiru hauek Kenya-ko Nairobiko Eastlands College of Thecnology-tik datoz, hiriburuko lanbide heziketako ikastetxe behartsu eta jendetsuenetako batetetik hain zuzen.
Prestakuntza zentro honek automozio eta elektrizitateko ikasketak eskaintzen ditu, baita energia berriztagarriak instalatzeko, eta industria eta etxeetako instalazioak mantendu eta kontserbatzeko tailer eta ikastaro espezifikoak ere. Ikasturte bakoitzean 400 ikasle inguru igarotzen dira beraien ikasgeletatik, zeinak irakaskuntza dualeko sistemaren bidez prestatuak diren. Modu honetan tokiko enpresekin praktikak egitea bultzatzen da, eta, hala, ikastetxeko gela eta tailerretan ematen diren ezagutza teoriko eta teknikoak finkatzen dira.
CIP Donapea IIP hezkuntza funtzionamendua ezagutzeko interesa, Afrikako errealitatera egokitu daitezkeen irakaskuntza eta lan ereduak garatzeko aukera izatea da, eta, hala, Nairobiko gizarte ahulenaren garapenari lagundu ahal izatea.
CIP Donapea IIP-rentzat oso atsegina izan da oso emankorrak izan diren uneak partekatzea, laburrak izan diren arren. Lehenengo harreman horrek bi ikastetxeen arteko trukeak ekarriko dituela espero dugu, batzen gaituen horretan elkarrekin lan egiteko.
Eskerrak eman nahi dizkiegu gu ezagutzeko hainbesteko interesa erakutsi diguten pertsonei, eta, jakina, gure urrutiko bisitariei arreta ematen buru-belarri aritu diren Automozio eta Elektronikako langileei.