Lehengo ostiralean, azaroaren 11n Uharteko Arte Garaikideko Zentroan ospatu zen Nafarroako Enpresa Simulatuen XI. Azokan beste urte batez, bi urteko geldialdi ondoren eta guztiok ezaguna den arrazoarengatik , parte hartu genuen. Oraingo honetan Maria Ana Sanz Zentro Integratuak antolatu zuen.
Azoka honetan, Lanbide Heziketako Administrazio eta Kudeaketako zikloetako (Erdi Mailako “Administrazio Kudeaketa” eta Goi Mailako “Administrazio eta Finantzak”) Nafarroako familien ikasleek parte hartzen dute. “Enpresa Ikasgelan” eta “ Enpresen Simulazioa” izeneko moduluetan sortutako enpresen arteko merkatal harremanak izatean datza eguna. Horrela, ikasgelan jasotako ezagutzak praktikan jartzeko aukera izan dute eta era berean eta errealitatearekin zerikusi handia duen experientzia bizi. Partaide guztien aldetik balorazio ezin hobea.
Heldu den jardunaldirako CIP Elizondo Lanbide Eskola IIPak lekukoa hartu du.