Aurten, Martxoak 8rako familia profesional ezberdinetan erreferente izan diren emakumeen horma-irudiak landu dituzte hainbat ikaslek. Horiei esker jakin izan dugu, besteak beste, autoetako atzerako ispilua zein errepidea bitan banatzen duen lerroa emakumeen asmakizunak izan zirela. Lehen unibertsitatearen sorkuntza ere, ikertutakoaren arabera, emakume baten eskutik dator. Emakumeek zeresan handia izan dute eta izaten jarraitzen dute egungo gizartean, izan martxoak 8, izan urteko beste edozein egun.