Pasa den astean, Oinarrizko Mailako ikasleek, gelan, larrialdietarako eta lehen sorospenetarako tailer praktiko bat egiteko aukera izan zuten.
Nafarroako Gobernuko Suhiltzaile Zerbitzuko kide den Enrikek burutu zuen tailerra.
Ikastaroan zehar, Oinarrizko Mailako ikasleek larrialdi-egoera baten aurrean egin beharreko maniobrak gogoratu eta egin zituzten, baita egin beharreko ekintzak ere.
Horretaz gain, Donapeako A eraikinaren erreprografia gelaren ondoan dagoen desfibriladorea begiz ikuskatu genuen.
Argazkian, irakasleak, alboko segurtasun postura azaltzen.
