Donapea LHIKko Goi Mailako Errealizazioko 1. mailako ikasleak ikastetxe arteko hezkuntza-jarduera batean parte hartu zuten, Hezitzaileen Eskolarekin batera, joan den martxoaren 16an.
Errealizazioko ikasleak Nafarroako Genero Berdintasunaren Sustatzaileen Jardunaldiak grabatzera joan ziren, jardunaldi horiek gizartean eragin handiagoa izan ahal izateko eta modulu honetako ikasleek aurrerago jardunaldi horien edukira jo ahal izateko.