Otsailaren 25ean, 2L taldeak (Planta Kimikoa EM) Huntsman enpresara bisita egin zuen. Enpresa hau gure ikastetxetik oso gertu dago eta hori dela eta egunero 13:00tan bere alarma entzuten dugu. Bisitan, harreta handiz, beraien prozesu bat erakutsi eta azaldu digute; burnizko ongarri bat. Arrisku eta segurtasunak duten garrantzi handia ere azaldu digute, ezbeharrak ekidite aldera, nahiz eta gai arriskutsuekin lan egin. Gure ikaslegoarentzat Donapean ikasten dutena enpresa batean pralktikan ikustea oso interesgarria izan da.