Apirilaren 28an, 1L taldeak Castejongo zentral termikoa bisitatu zuen. Zentralera egindako bisita gidatuari esker, ikasleek bertatik bertara egiaztatu ahal izan zuten gas eta lurrun turbinen funtzionamendua, mantentze-lanak eta kontrola, elektrizitatea sortzeko.
Gosaldu ondoren eta goiza amaitzeko, Energiaren Museoa ere bisitatu genuen. Denbora faltagatik, Trenbidearen Museoa ezagutzeko denborarik gabe geratu ginen. Beste batean izango da…