Administrazio Kudeaketako 1F taldeko Itziar Ruda gure ikasleak bere lehen liburu-poemarioa argitaratu du 16 urterekin.
Liburuak Adarve argitaletxearen “Verso y Color” bildumako “El corazón de la mente” izena du.
Itziar 14 urterekin hasi zen poesia idazten, eta 15 urterekin sinatu zuen lehen argitalpen-kontratua. Liburu honetan, poemak kronologikoki ordenatuta daude, eta ez emozioen arabera, Itziarrek bizitza «egunero aldatzen den errusiar mendi emozional gisa» ikusten baitu.
Obra eder honetaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu.