Beraien irakasleekin batera, Donapea IIPko Administrazio Zerbitzuen zikloko Oinarrizko Mailako ikasleek, berrikuntza proiektu bat egin dute ikasturte honetan.
Ikasgelan eta ikasgelatik kanpo egindako jarduera ugarien hizpidea Ilargia izan da, non astro horrek hainbat alderditan duen eragina azaltzen zen. Azken produktu gisa, zurezko selenoskopio erraldoi bat diseinatu eta eraiki dugu, gauez eta egunez egun Ilargiaren zein fasetan gauden jakiteko, maketa eskuz biratuta. Gainera, maketan QR bat dago, proiektuaren webgunera zuzentzen duena, non ikasturte honetan bildu eta landutako informazio guztia biltzen den.
Maketa egiteko Donibane IIPko Zurgintzako Oinarrizko mailako irakasle-ikasleen laguntza paregabea izan dugu.
Proiektuaren hedapenean murgilduta, parte hartu duten ikasleei hitza eman diegu. Haiek proiektuaren xehetasun guztiak azaldu dizkigute. Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiegu proiektuaren aurkezpenera joan diren ikus-entzuleei.
Halaber, selenoskopioa, Donapeako areto nagusian ikusgai dagoela gogorarazten dizuegu, Ilargiari buruz gehiago jakin nahi duen ororentzat.