Apirilaren 7an Ibilgailuen Mantentze Lanetako 1Tko ikasleek Susundegui, autobusak montatzeko lantegiko instalazioak bisitatu dute, 22 ikasle eta 2 irakasle guztira.
Lehendabizi Susundegui SC7, SC5, SC3, SB3 eta SB3Go egiten dituzten autobusa ezberdinen arteko ezberdintasunak eta bakoitzaren berezitasunak azaldu dizkigute. Baita ere, gaur egun autobusetan sartzen ari duten teknologia berriak ikusi ditugu. Bertan, bi taldeetan banatu digute eta lantegi guztia pausuz pausu erakutsi digute. Autobusak egiteko prozesu guztia ikusi dugu, eta ikasleei oso interesgarri iruditu zaie. Momentuan sortutako zalantzak oso argi erantzun dizkigute eta dena bikain azaldu digute.
Bikain zaindu gaituzte Susundegui lantegian.