Ibai Baudorrek, Kimikako lanbide-arloko Donapea IIP LHIKko ikasleak, Kalitatearen analisi eta kontrolerako laborategiko goi-mailako prestakuntza-zikloa egin zuen, eta 21/22 ikasturteko espedienterik onenaren saria jaso du Kimika arloan.
Carlos Gimeno Hezkuntza sailburua, Tomás Rodríguez Lanbide Heziketako zuzendari nagusia eta Esther Monterrubio Plangintza Zerbitzuko zuzendaria buru izan zituen Baluarten egin zen ekitaldian, eta Ibairekin batera Txema Irurzun eta Alejandra Úriz irakasleak izan ziren.
Zorionak!!!