Joan den asteartean, otsailaren 4an, ROC MIDDEN zentroko 4 irakasle holandarren bisita jaso genuen. Haiekin batera, Cristina Aranda, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketako Nazioartekotze Bulegoko burua.
Bisitaren helburua Kimikaren arloko etorkizuneko lankidetzetarako harremanak ezartzea zen, baita iraupen laburreko eta/edo luzeko ikasleak eta irakasleak mugitzeko aukera aztertzea ere.
Gure ikastetxean gustura egotea eta etorkizun hurbilean proiektu bateratuak egin ahal izatea espero dugu.
