Maiatzak 12an, Donapeak Holandako MBO Amersfoort LHko ikastetxeko bisita jaso zuen metodologi aktiboak partekatzeko eta Nfar Gobernuko Hezkuntza sailean garatzen den Kimua ezagutzeko asmoarekin.
Urrian bisita berdina burutu zen kontrako zentzuan, hau da, Donapeako irakasleek Holandako ikastetxea bisitatu zuten.
Bisitan, gure ikastetxeko famili desberdinetan burutzen diren hainbat proiektu aurkeztu ziren:
- FOLeko ikasgaian hainbat ziklotan jorratzen den laneko arriskuen prebentzioari buruzko proiektu bat.
- Telekomunikazio eta informatika sistemen zikloko komunikazio finko eta mugikorren sare komunikazio baten proiektua.
- Soberakinak lagun proiektua, non bigarren eskuko gauzak saltzen diren ASPACErentzat dirua lortzeko. Hau kudeaketa administratiboko zikloan burutu da.
- OLHko zikloan RaPoesia proiektuan azaldu zen. Bertan lehen eta bigarren hezkuntzako hainbat Nafarroako ikastetxe barnean daude.
- Administrazio eta finantza zikloaren arloan enpresa baten entrenamendu profesionalaren simulazio proiektu bat.
Hemendik gure eskerrak gu bisitatzeagatik. Sarri arte!