Joan den ostiralean, urriaren 4an, FOLeko Departamentuak hitzaldi bat antolatu zuen marketineko ekintzaile eta profesionalekin, Hezkuntza Sailaren Inizia proiektuaren esparruan, eta gure ikastetxeak bertan parte hartzen du.
Hitzaldia Nicolás Martínez Lemon Milk marketin enpresaren sortzaileak eta Vivo Burguer enpresaren sortzaileak eman zuten. Azken enpresa horrek Nafarroa ordezkatu zuen Iruñean egin berri den Champion ‘s Burguer ekitaldiaren azken edizioan.
Programa interaktibo baten bidez, ikasleekin konektatu zuten hasiera-hasieratik, eta ekintzailetzaren “txinparta” pizten jakin zuten ikasleengan. Txinparta hori, seguru, baliagarria izango zaie beren lan-karreretan zehar.
LPOko Sailetik eskerrak eman nahi dizkiegu ikastetxean egoteagatik eta, hain modu erreal eta zintzoan, ekintzaile gisa izandako esperientziak eta beren enpresak sortzera eraman dituzten bizipenak eta motibazioak gurekin partekatzeagatik.
Datorren ikasturtean zuen laguntza izatea espero dugu eta mila esker etortzeagatik!!!